ALDAKETA KLIMATIKOA: USTE BAINO LEHENAGO HARRAPATUKO OTE GAITU?

Lehengo batean mezu bat jaso nuen posta elektronikoan. Bertan, aldaketa klimatikoari buruzko albiste kezkagarri bat topatu nuen. Albiste honek dioenez, zientzialariak oso kezkaturik daude. Izan ere, azken urteetako gertaerak behatuz badirudi Artikoko izotzak 2013rako urtu litezkeela. Hala ere, gertatu arte ezin jakingo ditugu honen ondorioak zehatz-mehatz. Baina, argi dago bertako faunaren zati batek ezin izango duela aurrera egin eta behin betiko desagertuko dela. Ez ote dute gure ondorengoek hartz polarra eta pinguinoei buruzko ezer jakiteko aukerarik izango?
Hasieran aipaturiko albistea eta izan ditzakeen ondorioak laburbiltzen dituen aurkezpen bat duzue ikusgai hemen behean. Zerbait gehitu, eztabaidatu edo besterik gabe besteok jakitea nahi baduzu, hona zure aukera!

Kontzentrazio-esparruak: egi ezkutua

Denok entzun dugu Gernikako bonbardaketaren inguruan. Baina, iaz honi buruz zerbait esan zen arren, frankismoaren garaiko kontzentrazio-esparruak ez dira hain ezagunak gure artean. Gutariko askoren arbasoak izan litezke bertan eraildakoak. Hala ere, ez dugu horiei buruzko informaziorik. Zergatik ezkutatzen zaigu gure historiaren zati “ilun” hau? Aipatu beharra daukat hasiera batean, frankismoaren kontzentrazio-esparruei buruz egin nahi izan nuela lan osoa. Baina, ez nuen informaziorik aurkitzerik izan. Aurkitu nuen apurra hor behean duzue. Buruan darabildan zerbait da nork nahi izan lezaken guk horren berri ez jakitea. Informazio guztia suntsitua izan da edo ondo ezkutaturik dago. Horregatik, lan beraren barruan Nazien kontzentrazio-esparruak ere, aipatzen dira. Bistan denez, Alemanian argazki-kamerak zeuden eta horrek informazioa guganaino iristea ahalbidetu du. Azpiko power pointean, argazki horietako batzuk ageri dira. Errealitate latz baten isladapen garbia osatzen dute.

Bestalde, bertan aipatzen ez diren pertsona batzuen izenak aipatu nahi nituzke eta eurak bizitakoa azaltzen duten liburu batzuk gomendatu. Batetik, Anne Frank  (link-a ingeleraz dago. Baina, ahal bezain laster euskaratzen ahaleginduko naiz) neskatoa aipatu behar da bere egunerokoak, Anne Franken egunkariak bikain deskribatzen baitu Hitlerren gorrotoagandik ihesi ezkutuan bizi behar izan zuen nerabe baten istorioa. Bestetik, Oscar Schindler (ea hau ere, euskaratzea lortzen dudan) negoziogizona dugu, judu askoren bizitzak salbatu zituena. Benetan, merezi du bi pertsona hauen inguruan irakurtzeak. Informazio ugari ematen dute eta asko ikas daiteke bien bizitzetatik.

Besterik gabe, ea interesgarria iruditzen zaizuen eta zuek ere informaziorik baduzue parteka ezazue!

[flash http://static.slideshare.net/swf/ssplaye...]

Errusiar Iraultza: lehen benetako iraultza

Herriak boterea lortu eta zapalketa hautsi zuen lehen aldia.Hala ere, lorpen horretarako herriak sufrimendu bortitza pairatu behar izan zuen.Ume batzuk (ahulenak) hiltzean, euren gurasoek jan egin behar izaten zituzten euren seme-alaben moduan bukatu nahi ez bazuten.Beste ume asko, gerrara bidaliak izan ziren: armarik gabe (hirutik batek soilik zuen armaren bat),gosez akabatzen,baldintza ezin latzagoetan.Aipatu bezala, kanibalismoa ere zabaldu zen, ez baitzen jatekorik.Tsarra berriz, ederki asko bizi zen herriaren egoerari jaramonik egin gabe.Akats larri bat egin zuen.Gizakiak janaria lortzeko aukera minimoa izanez gero, hori lortzen ahaleginduko zen eta bitartean ez zen egoera hobetzen ahaleginduko;nahikoa lan izango zuen eguneroko ogia lortzen.Baina behin baldintza minimo horietatik beherarago egonez gero, herriak, elkartu eta borrokari ekingo dio bizitza bidezko bat lortu arte.
Horixe da Errusiar Iraultzan gertaturikoa besteak beste.Hala ere, azpimarratu behar da gosez nahiz borrokan hil zirenei inork ez diela bizi baldintza bidezkoekin bizitzeko aukera itzuliko.Horregatik, biktima horiek gogoan izatea eta eurak jasandako bidegabekeriak salatu eta ezagutara ematea dela iruditzen zait egin diezaiekegun omenaldirik onena.

Horregatik, hor duzue Errusiar Iraultza, bertako egoera, pertsona garrantzitsu batzuk (nahiz eta herritar guztiak garrantzitsu izan iraultza aurrera eraman zedin),ondorioak etab.-i buruz diharduen power point bat. Merezi du ikusteak!

[flash http://static.slideshare.net/swf/ssplaye...]

Ernesto Guevara de La Serna: oraindik bizirik dirauen mitoa

Edonork ezagutzen du bere irudia eta asko eta askok daramate aipatutako sinboloa nikiren batean, diru-zorroan, lepokoren batean… Baina, horietako zenbatek daki nor izan zen “Che”-a eta zeintzuk ziren bere helburuak?

Galdera hori datorkit burura. Izan ere, ez al da harrigarria kapitalismoaren aurka bizia eman zuen pertsona baten argazkia diru-zorro baten azalean agertzea edota bere irudia duten milioika niki saltzea?Ez al da are amorragarriagoa bere irudia soinean daramatenek “el Che” dela soilik jakitea edota zerk egin zuen garrantzitsu ez jakitea?

Ernesto Guevara de La Serna nor zen azaltzeko sarrera bat izan daitekeen power pointa duzue ikusgai:

[flash http://static.slideshare.net/swf/ssplaye...]

Olentzero: euskal kulturaren ezaugarri

     Denok dakigu Olentzerok opariak ekartzen dizkigula urtero. Baina, nondik dator gizon bizardun eta mozkortiaren euskal ohitura hau?
Bada, Euskal Herriko mendi garaietan lan egiten zuten gizon askok garai batean, etxetik eta etxekoengandik urrun. Mendian goian, txondorrak egiten zituzten negurako herri osoak ikatza izan zezan. Negua iristean, urte osoko lana herrira eraman eta bertan saltzen zuten ikatza. Ez dago esan beharrik jantziak zeinen zakartuta eta gorputza zeinen zikinduta izango zuten herrira jaistean. Horregatik, hasiera batean, Olentzeroren irudia umeak ikaratzeko erabili ohi zen. Gainera, urte osoko lana saldu ondoren lortutako diruarekin zer hobeto baso-erditxoren bat hartzea baino? Hortik dator Olentzero mozkortiarena. Hala ere, ez ziren etxera esku hutsik itzultzen. Izan ere, beti eramaten zuten zerbait etxean zintzo portatzen zirenentzat.
Beraz, zintzoak izan eta Olentzerok opari asko ekar dakizkizuela!!!

Olentzero

Olentzero

Kaixo Mundua!

Ongi etorria Jakintzazu.netra. Hau zure lehen bidalketa da. Editatu edo ezabatu ezazu eta jarraian, hasi blogeatzen!

Itxi
Bidali postaz