Olentzero: euskal kulturaren ezaugarri
Denok dakigu Olentzerok opariak ekartzen dizkigula urtero. Baina, nondik dator gizon bizardun eta mozkortiaren euskal ohitura hau?
Bada, Euskal Herriko mendi garaietan lan egiten zuten gizon askok garai batean, etxetik eta etxekoengandik urrun. Mendian goian, txondorrak egiten zituzten negurako herri osoak ikatza izan zezan. Negua iristean, urte osoko lana herrira eraman eta bertan saltzen zuten ikatza. Ez dago esan beharrik jantziak zeinen zakartuta eta gorputza zeinen zikinduta izango zuten herrira jaistean. Horregatik, hasiera batean, Olentzeroren irudia umeak ikaratzeko erabili ohi zen. Gainera, urte osoko lana saldu ondoren lortutako diruarekin zer hobeto baso-erditxoren bat hartzea baino? Hortik dator Olentzero mozkortiarena. Hala ere, ez ziren etxera esku hutsik itzultzen. Izan ere, beti eramaten zuten zerbait etxean zintzo portatzen zirenentzat.
Beraz, zintzoak izan eta Olentzerok opari asko ekar dakizkizuela!!!

Zorionak! Oso interesgarria iruditzen zait zure idatzia. Eta ematen duen informazioa oso garrantzitsua. Zihur nago askok ez zeukatela ideiarik ere Olentzerok euskal kulturan jokatzen duen paperaren inguruan. Animo eta segi horrela, gure euskal kultura lau haizetara zabalduz!
Akats larri bat egin dut… barka ezazue ziur h-rik gabe da.
Hona hemen informazio gehiago nahi duenarentzat.