Kontzentrazio-esparruak: egi ezkutua

Denok entzun dugu Gernikako bonbardaketaren inguruan. Baina, iaz honi buruz zerbait esan zen arren, frankismoaren garaiko kontzentrazio-esparruak ez dira hain ezagunak gure artean. Gutariko askoren arbasoak izan litezke bertan eraildakoak. Hala ere, ez dugu horiei buruzko informaziorik. Zergatik ezkutatzen zaigu gure historiaren zati “ilun” hau? Aipatu beharra daukat hasiera batean, frankismoaren kontzentrazio-esparruei buruz egin nahi izan nuela lan osoa. Baina, ez nuen informaziorik aurkitzerik izan. Aurkitu nuen apurra hor behean duzue. Buruan darabildan zerbait da nork nahi izan lezaken guk horren berri ez jakitea. Informazio guztia suntsitua izan da edo ondo ezkutaturik dago. Horregatik, lan beraren barruan Nazien kontzentrazio-esparruak ere, aipatzen dira. Bistan denez, Alemanian argazki-kamerak zeuden eta horrek informazioa guganaino iristea ahalbidetu du. Azpiko power pointean, argazki horietako batzuk ageri dira. Errealitate latz baten isladapen garbia osatzen dute.

Bestalde, bertan aipatzen ez diren pertsona batzuen izenak aipatu nahi nituzke eta eurak bizitakoa azaltzen duten liburu batzuk gomendatu. Batetik, Anne Frank  (link-a ingeleraz dago. Baina, ahal bezain laster euskaratzen ahaleginduko naiz) neskatoa aipatu behar da bere egunerokoak, Anne Franken egunkariak bikain deskribatzen baitu Hitlerren gorrotoagandik ihesi ezkutuan bizi behar izan zuen nerabe baten istorioa. Bestetik, Oscar Schindler (ea hau ere, euskaratzea lortzen dudan) negoziogizona dugu, judu askoren bizitzak salbatu zituena. Benetan, merezi du bi pertsona hauen inguruan irakurtzeak. Informazio ugari ematen dute eta asko ikas daiteke bien bizitzetatik.

Besterik gabe, ea interesgarria iruditzen zaizuen eta zuek ere informaziorik baduzue parteka ezazue!

[flash http://static.slideshare.net/swf/ssplaye...]

2 Comments so far

  1. Txarli on Abendua 15th, 2007

    Estatu espainiarrak lehengo lepotik du burua. Lehen informazioa ezkutatu izan bazaigu nork baiezta dezake gaur egun esaten dutena egia osoa dela?

    Ez dut uste gaur egun kontzentrazio-esparrurik egongo denik(hala sinestu nai dut), baina ez daukat duda izpirik Estatuak informazioa manipulatzen duela esatean.

    Ez dago komunikabiderik alde bateko edo besteko eraginik duenik. Bestela, ikusi zer nolako egurra jasotzen ari den Chavez komunikabide españolengandik (Cope, Antena 3, El mundo,…).

    Beraz, izan ezazue iritzi kritiko bat eta ez sinistu hitzez hitz prentsan agertzen dena. Pentsatu norbaiten edo zerbaiten aurka entzuten dituzunean zer nolako interesak egon daitezken atzean edota zergatik diren kritikatuak.

    Besterik gabe (a ze txapa!) aupa eztizen segi horrelako trapu zaharrak aireratzen!!!

  2. koro on Abendua 15th, 2007

    Kaixo, preziosa!
    Beti bezain artikulu interesgarria jarri duzu orain ere. Espainian izandakoen datu bila ibili zarela ikusten dut eta hementxe bidaliko dizut nik zerbait: http://eu.wikipedia.org/wiki/Kontzentrazio_esparru

    Bideo batzuk ere badituzu hementxe: http://www.youtube.com/watch?v=O66zjN7IgNk
    http://www.youtube.com/watch?v=CTBVn3m_R9I
    http://www.youtube.com/watch?v=yz-9Z8jtXPQ&feature=related

    Denetik egon behar du eta beste iritzi batzuk ere badaude “en la red”: http://www.youtube.com/watch?v=O5ZB3m2mSSA&feature=related

    Datorren urterako lana aurreratzen ari zara… Ondo izan!

Leave a reply

Itxi
Bidali postaz