ALDAKETA KLIMATIKOA: USTE BAINO LEHENAGO HARRAPATUKO OTE GAITU?

Lehengo batean mezu bat jaso nuen posta elektronikoan. Bertan, aldaketa klimatikoari buruzko albiste kezkagarri bat topatu nuen. Albiste honek dioenez, zientzialariak oso kezkaturik daude. Izan ere, azken urteetako gertaerak behatuz badirudi Artikoko izotzak 2013rako urtu litezkeela. Hala ere, gertatu arte ezin jakingo ditugu honen ondorioak zehatz-mehatz. Baina, argi dago bertako faunaren zati batek ezin izango duela aurrera egin eta behin betiko desagertuko dela. Ez ote dute gure ondorengoek hartz polarra eta pinguinoei buruzko ezer jakiteko aukerarik izango?
Hasieran aipaturiko albistea eta izan ditzakeen ondorioak laburbiltzen dituen aurkezpen bat duzue ikusgai hemen behean. Zerbait gehitu, eztabaidatu edo besterik gabe besteok jakitea nahi baduzu, hona zure aukera!

4 Comments so far

  1. uaiua on Martxoa 2nd, 2008

    dena izorratu duten berdinek zaborrak jasotzeko esaten digute!! txikleak lurrera!!!

  2. xugux on Martxoa 24th, 2008

    uaiuarekin bat nator! besteek izorratu eta geuk jasan! EZ!

  3. yane on Apirila 3rd, 2008

    gai onen beldur pixka bat ematen dit egia esan. Denok zerbait egingo bagenu…

  4. Maite on Apirila 8th, 2008

    Kaixo Eztizen!
    Power pointen bidez informazioa guri zuzentzea lan aparta eta erosoa deritzot.
    Gai honi buruz zer esan, denok banan-banan zerbait egiten hasiko bagina beste oilar batek egingo luke kukurruku. Hala eta guztiz ere, guk besteengatik jasatzen dugun hori sustraietik moztuta geratzea komeniko litzateke, ez denez horrelako ezer gertatzen… Zergatik hasi gu hori aldatzen?
    Baina, hausnarketa bat egiten aritu naiz eta gu ez bagara, zein hasiko da?
    Muxu bat Eztizen, eta segi horrela!

Leave a reply

Itxi
Bidali postaz