ALDAKETA KLIMATIKOA: USTE BAINO LEHENAGO HARRAPATUKO OTE GAITU?
Lehengo batean mezu bat jaso nuen posta elektronikoan. Bertan, aldaketa klimatikoari buruzko albiste kezkagarri bat topatu nuen. Albiste honek dioenez, zientzialariak oso kezkaturik daude. Izan ere, azken urteetako gertaerak behatuz badirudi Artikoko izotzak 2013rako urtu litezkeela. Hala ere, gertatu arte ezin jakingo ditugu honen ondorioak zehatz-mehatz. Baina, argi dago bertako faunaren zati batek ezin izango duela aurrera egin eta behin betiko desagertuko dela. Ez ote dute gure ondorengoek hartz polarra eta pinguinoei buruzko ezer jakiteko aukerarik izango?
Hasieran aipaturiko albistea eta izan ditzakeen ondorioak laburbiltzen dituen aurkezpen bat duzue ikusgai hemen behean. Zerbait gehitu, eztabaidatu edo besterik gabe besteok jakitea nahi baduzu, hona zure aukera!
[slideshare id=281951&doc=aldaketa-klimatikoa-120401290997523-4&w=425]
Comments(5)
dena izorratu duten berdinek zaborrak jasotzeko esaten digute!! txikleak lurrera!!!
uaiuarekin bat nator! besteek izorratu eta geuk jasan! EZ!
gai onen beldur pixka bat ematen dit egia esan. Denok zerbait egingo bagenu…
Kaixo Eztizen!
Power pointen bidez informazioa guri zuzentzea lan aparta eta erosoa deritzot.
Gai honi buruz zer esan, denok banan-banan zerbait egiten hasiko bagina beste oilar batek egingo luke kukurruku. Hala eta guztiz ere, guk besteengatik jasatzen dugun hori sustraietik moztuta geratzea komeniko litzateke, ez denez horrelako ezer gertatzen… Zergatik hasi gu hori aldatzen?
Baina, hausnarketa bat egiten aritu naiz eta gu ez bagara, zein hasiko da?
Muxu bat Eztizen, eta segi horrela!
Aupa guztiok,
Arrazoi osoa dezute …
Zarautzen bizi naiz eta goizero lanera noan bakoitzean nire buruari esaten diot inoiz ez dugula ikasiko!!!
Egunero 15 bat minutu lehenago jaiki behar izaten dut, baina lanera Km 1 dudan arren, beti oinez edo bizikletan noa. Zarauzko kaleetan dabilen kotxe mordoa ikusita egiten diot neure buruari aurreko parrafoan aipatu dudan gogoeta …
Bakarren batzu gehiago kontzientziatuta egongo bagina, beste oilar batek kantatuko luke …
Desgraziek besterik ez gaituzte espabilatuko. Ta ez urrutian gertatzen diren desgraziek … Haiek ez … Kontxako hondartza desagertzen denean, orduan hasiko gara neurriak hartzen …
ZORITXARREZ BERANDUTXO IZANGO DA ORDURAKO …